Proiektu errealetan oinarritutako prozesua, banakako laguntzarekin eta enpresen arteko ikaskuntza partekatuarekin.
IkasEkin Pertsonak proiektuaren baitan, eskualdeko lau enpresak —Sammic, Zaher, Ekintza eta Kuari— parte hartu dute enpresetan pertsonen talentuaren kudeaketa lantzeko prozesu praktiko eta pertsonalizatu batean. Enpresa bakoitzak bere beharretatik abiatuta proiektu indibidual zehatza garatu ahal izan du.
Hauek, aholkularitza indibiduala jaso dute prozesuan zehar, eta horri esker emaitza zehatz eta aplikagarriak lortzeko aukera izan dute.
Amaierako saioan, enpresek esperientziak partekatu eta elkarrekin aurrera begirako erronkak identifikatu dituzte.
Esperientzia hau Iraurgi Berritzenen koordinaziopean eta Ainhoa Zatarainen dinamizazioarekin garatu da, ekintzara bideratutako metodologia baten bidez eta enpresen arteko ikaskuntza sustatuz.
