Iraurgi Berritzen-ek gaur, irailak 5, eskualdeko industria-enpresa talde baten artean Pertsonen Garapenerako esparruan lankidetzako proiektu berri bat jarri du abian. Proiektu honek IB-k identifikatutako lehentasun amankomun baten diagnostikoari erantzuten dio, non enpresek euren erakundeetan pertsonen garapen planak ezarri eta hobetzeko interesa duten. “IkasEkin. Pertsonen Garapena” proiektu berriak Formazio-Akzio metodologia nabarmentzen du, non enpresa bakoitzak bere proiektu propioa garatuko duen prozesuan zehar, baita enpresen arteko lankidetza aspektua ere, zeinaren bidez proiektu ezberdinetatik ikasitakoa partekatuko duten. Horretarako, prozesuan zehar saio indibidual eta kolektiboak antolatuko dira. Proiektu honen bidez, helburu hauek lortu nahi dira:
- Enpresa kolektiboak adierazitako beharrei erantzutea.
- Giza Baliabideen edo zuzendaritzako arduradunei euren funtzioa betetzen laguntzea erakundean. Parte-hartzaileei laguntzea pertsonen garapenera bideratutako kudeaketa-tresnak ezartzen.
- Erakunde ezberdinetan egiten ari dena partekatzeko eta ezarpen prozesuan aurkitutako zailtasunak partekatzeko laguntza sare bat sortzea.
Proiektu hau Nerea Urcolaren laguntza espezializatuarekin garatuko da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuko du. Enpresa partehartzaileak hauek dira: Lan Mobel S. Coop, Ekintza Mekanizatuak, Astigarraga Kit Line eta Erlo Group.