Ekainaren 19tik 24ra Azkoitia eta Azpeitiako saltokietan erosiz gero, bertako dendariaren eskutik, gozagarri bat jasotazeko aukera izango du bezeroak, eta eskainiko diren 20.000tatik, bi urre kolorekoak izango dira. Urre koloreko piruleta saritu bana banatuko da herri bakoitzeko eta piruleta bakoitzak 500 €ko saria izango du Azkoitia zein Azpeitiako saltoki txikietan erosteko.
Kanpaina honen helburua, sentsibilizatzen jarraitzea da, bertako herrietan kontsumitzeak duen garrantziaz, izan ere saltokiak irekita egoteak, argia, bizia eta indarra ematen diote herriei urrea bezala.
Sentsibilizazio kanpaina hauek ezinbestekoak dira, etengabe egin beharreko saiakera dira, informazioak xurgatzen gaituen garai hauetan, kalean ibiltzeak, bertako erakuslehioak ikusteak eta erosteak dituen onurak erakutsiaz.
Eskualde ikuspegia duen eta Herrixen, Azkoitiko merkatari elkartea, Bertan, Azpeitiko merkatari elkartea zein Iraurgi Berritzen garapen agentziak lankidetzan bultzatu duten ekimen honen xedea, honakoa da: sentsibilizazio ekintza hauek bultzatzen jarraitzea eta sektorearen profesionalizazioan eragitea, egungo eta etorkizuneko kontsumitzaileak bertako herriguneetan kontsumitzen jarraitzeko honako leloa azaleratuz: “saltoki txikietan erosteak urrezko egiten zaitu”.
Kanpaina honek Eusko Jaurlaritzako merkataritza sailaren finantziazioa du.