Saltokitik Enpresara 2023: Merkataritzaren erronka

2023-03-22

Egun bizi dugun ziurgabetasun egoera honetan, ez da nahikoa produktu erakargarri bat izatea, badira beste hainbat elementu ere ezinbestean kontrolatu behar direnak, marjina komertziala, erosketak, etabar.

Hau horrela izanik, Eusko Jaurlaritzak azken urteetan ari den bezala, aurtengorako ere SALTOKITIK ENPRESARA deritzon programa aktibatu du. Programa, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailak %100 finantzatuta dago.

Zer da Saltokitik Enpresara? Merkataritza jarduera duten establezimenduei bereziki zuzenduriko aholkularitza aditua eskaintzen duen programa da. Baina zertan oinarritzen da programa? Saltokiaren kudeaketan eta lehiakortasunean hobekuntzak sartzeko aholkularitza aditua, aplikazio errealekin. Zer lantzen da bertan? Establezimenduaren argazkia bezeroekiko, lehiakideekiko, merkatua, kudeaketa tresnak (kudeaketa ekonomikoa, erosketak), planifikazioa.

Nola landuko da? 7 saio indibidual establezimendu bakoitzean eta taldekako 3 lan saio.

Saioak merkatarien ordutegira egokituak izango dira.

Parte hartzeko interesa izanez gero edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, jarri harremanetan zure elkartearekin edo ez bazara kide, jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin. Kontaktuko pertsonak: Herrixen, Azkoitiko Merkatari Elkartea – Sara Rodriguez 608313024, Bertan, Azpeitiko Merkatari Elkartea – Xabier Aldalur 688823944, Iraurgi Berritzen, Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia – Alazne Larrañaga 688718777.

Izena emateko epemuga: Apirilak 17.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia