Maiatzak 6, astelehenean, eskualdeko 5 ikastetxeetako irakasleak Azkoitia BHI-n bildu ziren, “Natur Zientziak”, “Biologia” eta “Teknologia” arloetako ezagutzak, proiektuak, ideiak eta esperientzia onak elkarrekin partekatzeko asmoz.
Lan saioak, IB Hezkuntza markoan, “ZIMAT Urola Erdian” proiektuan identifikatutako behar zehatzei erantzutea du xede.
Helburu nagusia 5 ikastetxeetako perfil bereko irakasleeen arteko harremanak indartu eta elkarlanerako sinergia posibleak bilatzea da.