Abian da STEAMsare programa, Euskadin eskola, enpresa eta eragile zientifiko-teknologikoen sare bat sortzeko helburuarekin, STEAM hezkuntza bultzatuko duen programa (Science, Technology, Engineering, Arts eta Mathematics hitzen ingelesezko akronimoa).
Berrogeita hamar bat ikastetxe eta eragile sozioekonomikok bat egin dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sortutako programa pilotuarekin, bertan parte hartzen ari direlarik eskualdeko hainbat enpresa eta 5 ikastetxeak.
“Jet-Net” programan inspiratuta dago ekimena, Holandan garatutako eta Danimarkara eta beste herrialde batzuetara hedatutako hezkuntza-programa arrakastatsuan. STEAM sareren helburu en artean, ikasleei zientzia- eta teknologia-arloko ikasgaien eta lanbideen irudi errealista, positiboa eta askotarikoa eskaintzea, eta aldi beran arlo horretan bokazioak sustatzea bereiz daitezke. Proiektu pilotuaren diseinuan parte hartuten eragilen artean Iraurgi Berritzen -Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia-, Berrikuntzaren Euskal Agentzia – Innobasque, Azaro Fundazioa, Makina-erremintaren Institutua, Iraurgi Berritzen eta Mondragon Korporazioarekin batera.
Hezkuntza-curriculuma aberasteko hainbat jarduera garatuko dira, era horretan irakasleei laguntza emanez aipatutako ikasgaiei benetako testuingurua ematen. Gainera, enplegu horien lan-errealitatea, profil profesionalen aniztasuna eta euskal industria-ehunaren aberastasuna erakutsiko dira, enpresetara egindako bisiten, erronka teknologikoei buruzko tailerren edo espezialistekin egindako bileren bidez. Ekimen pilotu honek, dagoeneko Iraurgi Berritzenek eragile sarearekin lankidetzan abian dituen lan lerro eta ekintzak indartzea ekarriko du.
STEAMsaren hiru lurralde historikoetako arlo industrialeko 21 enpresak eta eragile zientifiko-teknologikok hartuko dute parte, sare publikoko nahiz itunpeko 37 ikastetxerekin batera. Horien artean izango dira eskualeko Ekintza Lantegia, Domusa Teknik, Mecanizados Gurrutxaga eta Sidenor enpresak.
Informazio gehiago ondorengo estekan.