Talentua kudeatzeko estrategia eta praktikak bailarako enpresetan. UrolaTalent-en baitan “talentuaren plangintza estrategikoa” mintegia

2022-02-17

Bailarako Enpresetan Pertsonen Kudeaketaren eraldaketa bultzatzea helburu duen UrolaTalent proiektua abian jarri ostean, Ikasekin lan ildoaren markoan, gaur lehen mintegia ospatu da enpresa partehatzaileekin “Talentuaren plangintza estrategikoa” lemapean. Bertan estrategiaren ikuspuntua lantzeko aukera izan dute pertsonen kudeaketaren planifikazioaren inguruan eta Fagor Elektronikaren kasu praktikoa ezagutu dute.

Ildo honetan, eskualdeko Alberdi Mek., Elmubas, Elkarmedia eta Ukabi enpresek beste 5 mintegi ospatuko dituzte ekaina bitartean: Hona hemen mintegi hauetan landuko diren edukiak:

  • People experience
  • Talentua erakartzea
  • Zeregina, potentziala eta talentu-map
  • Garapena eta ikaskuntza
  • Lan egiteko era berriak

Enpresa partehatzaile bakoitzak bere behar/kezken araberako talentuaren kudeaketaren inguruko gai bat aukeratu eta honen diseinua egingo du. Ibilbide honetan zehar Mondragon Unibertsitatea_MIKen laguntza jasoko du. Horretarako, lau fase burutuko dira: testuinguru estrategikoa, erronkaren definizioa, barne diagnostikoa, eta azkenik, estrategia eta etorkizuneko ildoak zehaztuko dira, proiektua martxan jarri ahal izateko etorkizunean.

Mintegi guztiak aurrera eraman ondoren, ekain bukaeran saio amankomuna ospatuko da enpresen artean. Difusio eta ikasketako saioa izango da eta bertan enpresek prozesuan zehar izandako bizipenak, zailtasunak, lorpenak… elkarbanatu ahal izango dituzte.

Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziatutako proiektua da berau.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia