TICKETBAI eta ezarpen saihestezinak eskaintzen dizkigun aukerak

2021-05-21

TicketBAI (aurrerantzean TBAI) hiru foru aldundiek eta Jaurlaritzak batera abiatutako proiektua da, eta bere helburua betebehar legal eta arlo teknikokoak ezartzea da.

TBAI indarrean jartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek, fakturazio software bat erabili beharko dute argitaratzen diren beharkizun teknikoak betetzen dituena.

Sistema berriak foru ogasunei ahalbideratuko diete zergadunen jarduera ekonomikoen diru sarrerak kontrolatzea eta, bereziki, amaierako kontsumitzaileak bezero dituzten jarduerenak. Era berean, informazio hori zergadunei beren zerga obligazioak betetzen laguntzeko erabiliko da.

Gaiak duen garrantziari erantzun bat emateko asmoz eta bereziki kalean kokatzen diren establezimendiu mota desberdinei bideratuta, datorren ekainaren 7rako, laugarren jardunaldi informatiboa antolatu da Azpeitian.

Bertan, Gipuzkoako Bazkundearen eskutik, eta Herrixen, Azkoitiko merkatari elkartea, Bertan, Azpeitiko merkatari elkartea, Zestoan, Zestoako merkatari elkartea eta Iraurgi Berritzenek bultzatuta, jardunaldi informatiboa egingo da honako edukiarekin:

  • Zer da Ticket Bai?
  • Zein da jarraitu beharreko ibilbidea? Zer gauza izan behar dira kontuan?
  • Egutegia.

Tailer informatibo hau, Azpeitiko Soreasu antzokian ospatuko da, aforo mugatuarekin, erderaz eta honako ordutegian: 14:30 – 16:30 bitartean.

Jardunaldietan parte hartzeko, izen ematea ezinbestekoa da (aforoa osatzen denean, itxi egingo da), honako helbidean:

TICKETBAT_IZEN EMATEA

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia