Garapen Behatokia

Hiruhilean behin Iraurgi Berritzenetik lan merkatuaren bilakera aztertzen da, besteak beste, langabezia, Gizarte Segurantzako afiliatuen edota Urola Erdian egin diren kontratu kopuruen inguruko jarraipena eginez.

Ondorengo infografia honek laugarren hiruhileko datuak jasotzen ditu:

Informazio gehiago behar izanez gero:Harremanetan jarri

Tokiko Garapen Gunea

Azpeitiko eta Azkoitiko udal ordezkariek osaturiko elkarlan gunea.

Eskualdearen sustapen sozioekonomikorako proiektu estrategikoak eta inguru berritzaileak sortzeko politika eta estrategiak garatzea helburu duen lankidetzazko gunea.

Gobernantza eredua

Jasangarritasuna

Tokiko jasangarritasuna sustatzeko hainbat proiektu desberdin lantzen ditugu tokiko udalekin, enpresekin eta kide diren erakunde desberdinekin elkarlanean, ekimen horiek garrantzitsuak ez ezik eraginkorrak ere badirela bermatzeko. Besteak beste, honako proiektu motak lantzen dira:

  • Ekonomia zirkularraren sustapena
  • Karbono-aztarna neurtu eta jeisteko ekimenak
  • Ingurumen kontzientziaren lanketa hezkuntza-programen bidez
  • Efizientzia energetikoa bultatzeko ekimenak

Jarri gurekin harremanetan

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia