Tokiko Merkataritza indartzeko beharra

2022-06-24

Ekainaren 22an, Herrixen Azkoitiko merkatari elkartea, Bertan Azpeitiko merkatari elkartea eta Iraurgi Berritzeneko merkataritza arloko teknikoak bildu ziren, merkataritza mahai teknikoko bileran. Bertan, azken urteetako dinamikari jarraituz, ondorengo hilabeteetan elkarlanean eta beti ere tokiko merkataritza babesteu asmoz, landu beharreko ekintza, formakuntza eta kezkak partekatu ziren.

Bigarren seihilekoari begira, eskualdatzearen gaia landuko da bereziki eta ondorengo hilabeteetan, galdetegi bat pasatuko da, merkatari elkarteen eskutik, eskualdatze egoeran egon daitezkeen establezimenduak aurreidentifikatzeko eta loturak lantzeko.

Bestalde, bigarren seihileko formakuntza eskaintzarekin abiatuko da Ekintzailetzako lan taldea, Uztailaren 15ean. TicketBai betebeharrei erantzun asmoz, eta jarduera zehatz batzuei bideratuta, FakturaBai aplikazioaren inguruan formakuntza eskainiko da, Basazabal Jauregian. Interesatuak, jarri harremanetan zuen merkatari elkartearekin edo Iraurgi Berritzenera deitu.

Amaitzeko, merkataritza eta beste jarduera ekonomiko batzuekin loturak lantzeko aukera bistaratu da, besteak beste, eskualdeko enpresekin. Enkarguk bezalako egitasmoak zabaltzeko beharra eta beste hainbat ekimen.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia