Covid-19 osasun krisiak gizartean eragindako egoera dela eta, aurten ez da posible izan Iraurgi Berritzenen eragileen sarean egituratzen diren udal, enpresa, ikastetxe eta enplegu eragileak bildu eta urteko Topaketen ekitaldia ospatzea.
Beraz, XVIII. urtez jarraian ospatuko ziren “Topaketak” ohiko moduan ospatu beharrean, Kontseilua osatzen duten Gune desberdinetako ordezkarien elkarrizketak jasotzen dituen bideo bat osatu da. Bertan, eragile desberdinen aurtengo ibilbidearen balorazioa, elkarlanean garatutako proiektuak eta dituzten erronkak zeintzuk diren ikus daiteke zuzenean eragile beraien eskutik.
Iraurgi Berritzenen lantalde teknikoaren aldetik eskerrak eman nahi dira, jasotako inplikazioagatik. Datozen hilabeteetan ere, elkarlanean eskualdea eraldatzeko pausoak ematen jarraituko da.