Turismoa – Ignaziotar Lurraldea proiektu turistikoaren inguruko lan dinamika partehatzailea

2023-03-10

Martxoaren 9an, turismo-sektoreko 30 eragilek eta enpresak parte hartu zuten lan-jardunaldi bat egin genuen, eta, bertan, denok batera, Ignaziotar Lurraldeko turismo-proiektuari buruzko gogoeta egin eta ideia berriak eman genituen.

Inaziotar Lurraldea Iraurgi Berritzen (Urola Erdia), UGASSA (Urola Garaia) eta Debagoieneko Mankomunitatearen artean partekatutako proiektu turistikoa da.

Une honetan, proiektuaren hausnarketa estrategikoko prozesu batean murgilduta gaude, proiektua eguneratze aldera, etengabe aldatzen ari den egungo ingurune turistikora eta sozialera egokitzeko. Berrasmatzen ari gara.

Atzoko eguna egiten ari garen prozesu honen barruan kokatzen da. Erakunde publikoen, sektoreko enpresen (ostatuak, harrera-agentziak, gida turistikoak) eta beste erakunde batzuen artean, hala nola Jesusen Konpainia (Loiola) edo frantziskotarren ordena (Arantzazu), 30 pertsona biltzea lortu genuen, atzoko eguna arrakastatsua izan zedin jasotako ekarpen eta ideien kantitate eta kalitateagatik.

Beste behin ere eskerrak eman nahi dizkizuegu Iraurgi Berritzenetik partehartzaile guztioi.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia