Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91.89an, Garapen elkartearen eta eskualde-garapeneko 19 agentziaren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin. Proiektu hau, Urola Erdian, Iraurgi Berritzenek kudeatuko du.
Txertatu Merkatuan proiektua nori zuzenduta dago?
- 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei.
- Langabezian dauden pertsonentzat eta azkenengo hilabetean laneko kontratu bat izan ez dutenentzat.
- Batxilergo tituladunak, erdi mailako ziklo bat aimatuta dutenak eta baita unibertsitate-ikasketak utzi dituztenak ere.
Txertatu Merkatuan programa berritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobbiak hartzen ditu oinarritzat haien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Helburua zera da, pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea, esku hartzeko erabiltzen diren metodologiak gela tradizionalean erabiltzen direnen bestelakoak izanik.
Txertatu Merkatuan programak parte-hartzaileen profil eta premiei egokitutako ibilbidea proposatzen du eta honako bi fase garatzen ditu:
- FASEA: EGOKITU; eguneroko jakintzetatik abiatuta, lan-profil bat eraikitzea. Langabezian dauden eta esperientziarik ez duten pertsonen ezkutuko gaitasunak eta lan-trebetasunak identifikatu eta balioztatu nahi dira, enpresek erabiltzen duten lan-hizkuntzara egokitzeko.
- FASEA: TREBATU; lan-errealitatea ezagutzeko lehen pausoa
- Gaitasun teknikoetan prestatzeko tailerrak
- Gizarte-berrikuntzako jardunak garatzeko gaitasun-tailerrak
Proiektu honetan izena emateko epea uztailaren 1ean ireki da.
Informazio gehiagorako sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbidera idatzi edo 943 85 11 00 telefonora deitu dezakezu Sandra Fernandez-engatik galdetuz.