Txertatu Merkatuan proiektuko partaideek sukaldaritza tailerra amaitu dute

2017-07-14

Joan den ekainaren 19an sukaldaritza ikastaroa egiten hasi ziren 17 lagun, Azkoitiko Elkarguneak horretarako egokituta duen gela batean.

Asier Plazaola irakasleak taldeari bertako platerak prestatzen erakutsi dio, 60 ordutan: alde batetik, lehen platerak; hau da, entsaladak, barazkiak, lekaleak, aperitiboak… eta beste aldetik bigarrenak; arraina zein haragia. Postreak eta gozokiak prestatzen ere ikasi dute. Azken finean, hori da Txertatu Merkatuan programaren helburua: jakintza tekniko bat eskuratzea, laneratzeko aukerak zabal ditzaten.

Tailerra uztailaren 20an bukatu zen, eta irailetik aurrera eskualdeko jatetxe eta tabernetan lan-praktikak egin ahalko dituzte, 3-6 hilabeteko iraupenarekin.

Ekintza hau Txertatu Merkatuan proiektuaren barruan egin da, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektuaren finantziaziorako funtsen 91,89%, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia