“UE3 ElkarEkinez Lanean” proiektuaren baitan, IB eta Sartuko teknikariak Sidenor enpresan izan dira bisitan

2021-07-02

Proiektu honen helburua langabezian eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen laneratzea bultzatzea da. Hau lortzeko Iraurgi Berritzen eta Zabaltzen Sartu Elkarteko teknikariak Sidenor enpresara joan dira enpresaren jarduera eta postuak bertatik bertara ezagutzeko. Azken finean, bisita honen xedea zailtasun egoeran dauden pertsonek bete ditzaketen postuak ezagutu eta aztertzea izan da.

Bai IB eta baita Sartuko teknikarien esanetan bisitaren balorazioa oso positiboa eta aberasgarria izan da, eta aurrera begira ere, eskualdeko beste enpresak ere bisitatzeko asmoa agertu dute enpresen partehartzea eta inplikazioa indartu eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonek bete ditzaketen postuak aztertzeko.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia