Iraurgi Berritzenek Debegesa eta Goieki Garapen Agentziekin zein Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuarekin elkarlanean Economistas sin Fronteras erakundeak Estatuko Ekonomiaren eredu produktiboaren inguruan argitaratu duen azken dosierrean Urola Erdia eskualdearen kasua aurkezteko aukera izan du.
Bertan, Urola Erdia eskualdeaz gain, Debabarrena eta Goierriko eskuaaldeetan Gobernantza eredua nola lantzen ari diren jaso daiteke, eskualde bakoitzaren karakterizazio laburra eta hiru trantsizio nagusiekin (trantsizio berdea, teknologiko-digitala eta demografiko-soziala) lotutako erronkei aurre egin nahi dieten proiektuen nondik norakoak azalduz. (34-30 orrialdeak).
Informazio gehiago nahi izanez gero, aurrez aipaturiko dosier guztia deskargatu daiteke