Iraurgi Berritzen-eko Turismo arlotik koordinatuko da Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako udalerrien partehartzearekin eta Basquetour, Tecnalia eta IKEI-ren laguntzarekin. Abenduak 11n eragile guztien artean burutu zen abiatupuntu bilerarekin eman zitzaion hasera proiektuari.
Baina, zer da HTA (Helmuga Turistiko Adimendua)?
Helmuga turistiko berritzaile bat, punta-puntako azpiegitura teknologiko batean oinarritua, lurralde turistikoaren garapen jasangarria bermatzen duena, guztiontzat irisgarria dena, bisitariaren eta ingurunearekin duen elkarreragina eta integrazioa errazten dituena, helmugan duen esperientziaren kalitatea handitzen duena eta bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzen duena.
SEGITTUR-en ekimen aitzindaria da, Espainiako Turismo Idazkaritza Nagusiak bultzatua eta bere inplantazioa Euskadin Basquetour-ek lideratua. Helburua da turismo-destinuak etorkizuneko erronketara egokitzea eta haien eraldaketan laguntzea, Gobernantza, Berrikuntza, Teknologia, Iraunkortasuna eta Irisgarritasuna oinarri dituen eredu berri baterantz.
Proiektu honen baitan, aipatutako bost ardatzetan oinarrituriko diagnosi bat burutuko da 2025eko Martxoak 31 arte iraungo duen lehen fasean, hala nola: 1) Gobernantza, 2) Teknologia, 3) Irisgarritasuna, 4) Jasangarritasuna, 5) Berrikuntza.
Diagnosi hortatik hobekuntzako eremuak eta ekintzak aterako dira, 2025eko bigarren sei hilabetean ezarpenarekin hasteko. Dena ondo bidean, abenduan lortuko da HTA zigilua, 2026ko FITUR nazioarteko turismo azokan SEGITTUReko arduradunen eskutik jasoko dena.