Urola Erdiak Talentuaren sustapenerako estrategia berria abiarazi du

2025-12-19
Tokiko Garapena
2025-2030 ibilbide-orria adostu da eskualdeko enpresa eta erakundeen arteko lankidetza publiko pribatuari esker, talentua erakartzeko eta fidelizatzeko.

Urola Erdiak beste urrats estrategiko bat eman du eskualdearen talentuaren garapen eta erakarpen politiketan, Iraurgi Berritzenek gidatutako “Urola Erdian Talentua Erakarri” proiektuaren bidez. Ekimen hau eskualdeko eragileekin elkarlanean adostutako Urola Erdiko Plan Estrategikoaren (UE 22–27) lehentasunetan kokatzen da, eta helburua eskualdearen lehiakortasuna, erakargarritasuna eta etorkizuneko gaitasuna sendotzea da.

Talentuaren kudeaketaren erronkari erantzunez, Iraurgi Berritzenek duela urtebete, 33 enpresa industrialekin egin zuen Enplegu Industrialaren Diagnostikoa. Honen arabera epe ertain eta luzean 360 profesional inguru beharko dira profil eta kualifikazio-maila desberdinetan. Eskualdean industriak datozen urteetan beharko dituen profilak hurrengo estekan dituzue eskuragarri. Bertan, profil edo lan-aukera hauek kontsultatzeaz gain, zure Kurrikuluma uzteko aukera ere izango duzu: iraurgiberritzen.eus/talentua orrialdean.

IB SAREA-ren baitan, aztarnategiaren ondorioak abiapuntutzat hartuta, 2025-2030 Talentua Erakarri Ibilbide-orria adostu da, enpresa eta udalen artean.

Ibilbide-orri hau hiru ardatzetan oinarritzen da:

  1. Pertsonak –  Talentu kualifikatua erakarri eta laguntzea.
  2. Enpresa eta Prestakuntza – Enpresen eta prestakuntza-zentroen arteko sinergiak indartzea.
  3. Erakundeak– Urola Erdian talentua garatzeko lurralde erakargarri gisa kokatzea.

Datozen urteotan, ekintza-ildo eta ekimen zehatzak garatuko dira eragile gehiagorekin lankidetzan.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia