Cookie konfigurazioa

Urola Erdian Talentua Erein, Erakarri eta Fidelizatzeko bidean

2025-04-08
Enpresa

Talentua erakarri, garatu eta fidelizatzea funtsezkoa da eskualde baten garapen ekonomiko eta sozialerako. Hori izan da hain zuzen ere Urola Erdian burutu dugun topaketaren ardatz nagusia: elkarrekin hausnartu, partekatu eta aurrera egiteko estrategia bateratuak eraikitzea 

 Eskualdeko Pertsonen Arduradunen Taldeak rol estrategikoa hartu du azken urteotan. Taldearen dinamika aktibo eta konprometituak eskualdeko enpresetan oinarritutako ikuspegia landu du, eta esperientziak trukatzeko gune baliotsua bihurtu da. 

Enpresen balorazioak oso positiboak izan dira: egindako ibilbideak lankidetza sendoa ekarri du, eta garatutako proiektuek benetako eragina izan dute eguneroko jardunean.
Etorkizunari begira, Ikasiz, IkasEkin dinamikaren bidez proposamen berriak garatzeko prestutasuna nabarmendu da, pertsonen kudeaketa erdigunean jarrita. 

Urola Erdian Talentu Kudeaketaren Estrategiaren inguruko gogoeta sakona ere egin da: 

  • Enplegu Aztarnategiaren datuek eskualdeko erronkak eta aukerak agerian utzi dituzte. 
  • UE Talentua: Erein, Erakarri, Fidelizatu lerro estrategikoak martxan daude, ikuspegi integratu batetik talentua lantzeko. 
  • Parte-hartze dinamiko baten bidez, enpresa, erakunde eta eragileen ekarpenak jaso ditugu, eta hurrengo pausoak definitzen hasi gara. 

Iraurgi Berritzen-ek dinamizazio eta fazilitazio rolaren inguruko balorazio oso positiboa jaso du enpresen alde egindako lan eraginkorra azpimarratuz, ekosistemaren beharrei erantzuteko elkargune sendo bat eskainiz eta etorkizuneko estrategia kolektiboaren bidean gida lanetan arituz.  

Bide oparoa dugu aurretik, baina elkarrekin lan eginez gero, eskualde lehiakorra eta talentuari eusteko gai izango den ekosistema sendoa eraiki dezakegu. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia