Urola Erdiko Enpresa Gunearen 2. Topagunea: ziurgabetasun garaietan, eskualdeko enpresen partehartze aktiboa lankidetzazko proiektuetan

2022-07-07

Iraurgi Berritzenen gobernantza-ereduaren baitan, Uztailak 7an Azpeitiko Basazabal Jauregian ospatu da Urola Erdiko Enpresa Gunearen urteko bigarren lan bilera, gaur egun Gunea osatzen duten eskualdeko enpresetako ordezkarien partehartzearekin.

Bileraren hasieran Martxoa-Ekaina bitartean eskualdeko 113 enpresa industrialei luzatutako galdetegiaren bidez Urola Erdiko industriaren egoeraren inguruan egin den analisiaren berri eman da, azterketaren ondorio nagusiak, eta aurrera begira egoera sozioekonomikoaren inguruan dagoen ziurgabetasuna eta aurreikuspenak konpartituz.

2022aren lehen seihilabetean,  IkasEkin  proiektuaren baitan, eskualdeko 23 enpresen partehartzea baloratu da positiboki. Lan ildo honetan, Formakuntza prozesu bitartez ekintzetara bideratutako proiektu pilotuen garapena sustatzen ari da enpresaren eremu ezberdinetan: Eraldaketa digitala, Talentuaren kudeaketaren eredu berriak, Ekonomia zirkularra eta Efizientzi energetikoa.

Bestetik Enpresa Gunearen Ekintza Planaren urte amaierako hurrengo pausoak aurkeztu eta adostu dira. Amaitzeko, UE 2021-24 Eskualdeko Hausnarketa Prozesuan, 7 gunetako eragileekin elkarlanean ateratako ondorio nagusienen aurkezpena eta ekarpenen kontrastea egin da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia