Urola Erdiko Enpresa Guneak 2022rako ekintza-plana adostu du enpresekin

2021-10-29

Urriaren 27an, Azpeitian izan zen Urola Erdiko Enpresa Gunearen urteko laugarren bilera, Iraurgi Berritzenen gobernantza-ereduaren baitan.

Eskualdeko enpresetako hainbat ordezkarik osatutako Guneak oso balorazio positiboa egin zuen Iraurgi Berritzenek bultzatutako proiektuei buruz, non eskualdeko 50 enpresa baino gehiago parte hartzen ari diren.

Bileran, enpresek balorazio eta ekarpenen dinamika batean parte hartu zuten, eta, hala, 2022an industria-enpresekin landu beharreko ekintza-planaren ildo estrategikoak onartu zituzten: Kapazitazioa (Sentsibilizazioa, Prestakuntza eta Profil-taldeak); Lehiakortasuna, proiektu estrategikoen bidez, hala nola Digitalizazioa, Talentuaren Kudeaketa eta Ekonomia zirkularra; eta laguntza ekonomikoen Kudeaketa eta Bitartekaritza zerbitzua.

Mila esker guztioi zuen parte-hartzeagatik.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia