“Urola Erdiko enpresetan eraldaketa digitala” proiektuaren esperientzia Garapenen Topaketetan

2021-11-11

Joan den azaroaren 10ean, Iraurgi Berritzen -ek enpresen eraldaketa digitalaren esparruan, Urola Erdiko enpresetan garatzen ari den proiektua aurkeztu zuen Garapeneko Topaketetan, esperientzia interesgarri eta praktika on bezala.

Ildo horretan, agentzia egiten ari den ibilbidea eta lana azaldu dira, eskualdeko enpresei eraldaketa digitalaren prozesuan laguntzeko, digitalizazioa beren errealitate zehatzera bideratzeko, baita metodologia eta lortzen ari diren emaitzak ere.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia