Iraurgi Berritzenek, eskualdean enplegua sustatzeko egiten ari den ekintza-planaren esparruan, interes bereziz bultzatu nahi ditu kualifikatutako gazteen lehen lan-esperientziak, eskualdean beren talentua garatzeko aukerak eskainiz.
2018az geroztik, Praktikak eta Gradu Amaierako Proiektuak egiteko enpresek eta gazte kualifikatuek dituzten beharrak jasotzen ditugu. Kasu horietan, lankidetza-hitzarmen bat garatzen da enpresaren eta unibertsitatearen artean. Iraurgi Berritzenek praktika horiek izapidetzen laguntzen du.
Gazte kualifikatu hauek zuen enpresan Praktikak edo Gradu Amaierako Proiektua egiteko interesa izanez gero, jarri Iraurgi Berritzenekin harremanetan sfernandez@iraurgiberritzen.eus helbidean edo 688 873 589 (Sandra) telefonora deituta.