“Urola Erdiko industria ehunaren egoera eta erronkak” hizpide Enpresa Gunea eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko bileran

2024-03-14
Enpresa

Iraurgi Berritzenen Enpresa Arloaren testuinguruan, Martxoak 13an, Azpeitiko Basazabal Jauregian ospatu da Urola Erdiko Enpresa Gunearen ordezkarien urteko lehen lan bilera, bertan parte hartu duelarik Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko-ko Zuzendari den Unai Anduezak.  

Topagunearen helburuak, batetik eskualdeko enpresen egoera eta erronkak, eta Iraurgi Berritzenen eskutik garatzen diren ekimenak gertutik ezagutzea izan da, eta bestetik  Aldundiaren aldetik dauden lan lerro estrategikoak, eta egon daitezkeen elkarlan proposamen berriak partekatzea.  

Bertan aurkeztu dira ere, Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza agentziak, enpresekin duen lan eredua, 2023an enpresekin garatutako ekintzen laburpena, 2024ko enpresa ehunaren diagnostikoaren emaitzak eta enpresei zuzenduta abian diren lan lerroak.  

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia