Urola Erdiko industria enpresak eta Aldundia elkarlanean

2025-11-20
Enpresa
Gaur, Azpeitian egin den topaketan, elkarrizketa eta lankidetza publiko-pribatua indartzeko aukera izan dute bi aldeek.

Iraurgi Berritzenen Industria Arloaren testuinguruan, gaur ospatu da Urola Erdiko Industria Guneako ordezkarien urteko hirugarren eta azken lan-bilera, Azpeitiko Basazabal jauregian. Bertan izan dira eskualdeko 17 enpresa industrialetako ordezkariak, baita Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko eta Proiektu Estrategikoetako Diputatua, Unai Andueza, eta Ekonomia Sustapeneko Zuzendaria, Amaia Arregi, ere.

Topaketaren helburuak, aldundia eta enpresen artean elkarrizketa zuzena sustatzea izan da, elkarlan publiko-pribatua indartuz, aldundiaren programa publiko berriak konpartitu, eta enpresa ordezkarien egoera eta lehentasunak jasotzea, eskualdearen garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna bultzatzeko

Mahai-inguru honetan, Foru Aldundiak enpresei zuzenduta abian dituen lerro eta ekimen estrategikoak azaldu ditu, (Enpresa Hazkundea, Diru Laguntzak, Proiektu Estrategikoak…) eta enpresek bestetik, egoera sozioekonomikoa eta eskualdearen inguruan hainbat eremutan dituzten erronka eta kezka partekatu dituzte.

Lankidetza honek aukera berriak irekitzen ditu industria sendotzeko eta etorkizuneko proiektuak elkarrekin garatzeko.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei eta elkarlanean jarraituko dugu gure eskualdearen etorkizuna indartzeko.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia