Urola Erdiko lehentasun ekonomikoak aztertuz

2019-10-07

Joan den uztailaren 23an administrazio kontseiluan hartutako konpromisoei erantzunez, irailean zehar Iraurgi Berritzenek, B+I Strategy erakundearen laguntzarekin, banakako bilerak egin ditu Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako alkateekin, udal gobernuaren lehentasun politikoak bertatik bertara ezagutzeko, arlo ekonomikoan arreta berezia jarriz.

Bileretan hainbat gai jorratu ziren, besteak beste, udalerri bakoitzak eremu horretan dituen erronkak, eta duela zenbait urtetik Iraurgi Berritzen kudeatzaile den, eta eskualdean eratuta dagoen gobernantza eredutik lan egiteko beharra. Eskualdearen lehentasun eta erronka amankomun horiek garatzeko, funtsezkotzat jo da gobernantza-eredu horren babesean¬¬ eta Gipuzkoako gobernantza-ereduarekin lerrokatuta lanean jarraitzea.

Hurrengo urratsa, hiru udal-gobernarien artean eskualde-mailako lehentasunezko ildo komunak elkarrekin definitzea izango da, bai eta legegintzaldi berri honetan udalerri bakoitzean hautemandako gainerako lehentasunei heltzeko plan bat definitzea ere.

Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz laguntzen ari den “Gobernantza Urola Erdian hedatzen” proiektuaren barruan kokatzen da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia