Urola Erdiko Turismo Gunea bildu da Zestoako udaletxean

2025-01-13
Turismoa

Eragileak, udalak eta erakunde publikoak (Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza Basquetour-en eskutik) osatzen dute Urola Erdiko Turismo Gunea. 

Urtarrilak 9an urte haserako bilera burutu zen Zestoako udaletxean. Bilerako gai nagusia 2025eko Turismoko kudeaketa plana azaltzea izan zen. Plan hau eskualdeko proiektu estrategikoa den Turismo planetik atera da, eta bertan zehaztu ziren erronka eta helburuei erantzuna ematera bideratuta diseinatu da. 

2025erako plan honen gaineko ekarpenak jasota, datorren turismo gunea uztailean egiteko hitzordua jarri da. 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia