Basazabal Jauregian egin den bileran Turismoko Gunea osatzen duten eragileek aho batez onartu dute eskualdeko Turismoko Plan Estrategikoa.
Uztailak 12an Turismo Gunearen bilera burutu da Azpeitiko Basazabal Jauregian.
Eskualdeko udalak, tokiko eragile turistikoen ordezkaritza bat, Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Saileko ordezkari banak osatzen dute Iraurgi Berritzen-eko Turismo arlotik koordinatzen den gune hau.
Uztaileko bilera honen lan zerrendako puntu nagusia Urola Erdia Eskualdeko Turismoko Plan Estrategikoaren azterketa eta balidazioa izan da. Eskualdeko Plan Estrategikoa egitearena UE22-27 Eskualdeko Sozioekonomiako Hausnarketa Estrategikoan atera zen zereginetako bat izan zen. 2024ko lehen sei hilabetetan kanpo aholkularitza batek lagundurik plan hau garatzeko lanketa bat burutu da, eta lanketa horren emaitzak aurkeztu dira Turismo Gunean bere balidazio eta onarpenerako.
Behin tramite hau igarota, 2024ko udazkenean Turismoko Plan Estrategikoan zehazturiko ekintzekin 2025-2027 bitartean exekutatu ahal izateko plangintza bat diseinatuko da, aipatutako data horietan ekintzen exekuzioari eta ebaluaketari ekiteko.