“Urola, historia eta paisaia bazterrak” irteera gidatuak

2026-04-01
Turismoa

Iraurgi Berritzen Garapen Agentziako Turismo Sailak, Urola Turismoa markaren baitan, “Urola, historia eta paisaia bazterrak” izeneko irteera gidatuen ekimena antolatu du.

Ekimen honen helburua da eskaintza turistikoa sustatzeaz gain, eskualdeko ondare historiko-kulturala eta ingurune naturala balioan jartzea. Jarduera eskualdeko herritarrei zein kanpoko bisitariei zuzenduta dago, guztientzako aukerako proposamen gisa.

Aurtengo edizioa Pazko astean hasiko da, eta apirilaren 11tik abuztuaren 31ra bitartean egingo da. Guztira 10 bisita antolatu dira, 24 irteeratan banatuta: 12 euskaraz eta 12 gazteleraz.

Egitaraua osatzeko, ondare historiko-kulturala eta natura uztartu dira, eta bisitetan Errezil, Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako hainbat txoko eta baliabide ezagutzeko aukera eskainiko da.

Bisita guztiak doakoak izango dira, baina parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa izango da.

Izena emateko:

  • Telefonoa: 943 151 878 / 688 759 429
  • WhatsApp: 688 759 429
  • E-posta: i-loiola@urolaturismoa.eus
  • Aurrez aurre: Loiolako Turismo Bulegoan
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia