Urola ikastetxean tokiko garapenaz eta ekintzailetzaz sentsibilizatzeko lan saioa egin da

2019-02-06

Izan Ekintzaile! Proiektuaren baitan Azpeitiko Urola Ikastetxeko Batxilergoko lehenengo mailako ikasleekin tokiko garapena eta ekintzailetasunaren inguruko sentsibilizazio saioa landu da.

Saioaren lehen zatian, ekonomia ikasgaia lantzen ari diren ikasleek, eskualdeko egoera sozioekonomikoa ezagutu eta tokiko garapenak beraien egunerokotasunean izan dezaken eraginaz jabetu dira. Eta bigarren zatian, ekintzailetasunera lehen gerturapen bat egin dute, ideia/proiektuak arrakasta izatearen inguruko hausnarketa beraiekin elkarbanatuz.

Eskualdeko ikastetxe ezberdinek lantzen duten Izan ekintzaile! proiektuak 3 helburu nagusi ditu:

  1. Ikasleek ekintzaile desberdinen bizipenak gertutuk ezagutu eta beharrezko gaitasunen inguruan hausnartzea.
  2. Irakasleei irakaskuntza metodologia ezberdinak aplikatzen laguntzea.
  3. Eskualdean ekintzailetza jarduerari ikusgarritasuna eman eta hauen jarduera gizarteratzea.

Datozen saioetan, eskualdeko ekintzaileak ikasgelara gerturatuko ditugu, ikasleekin euren bizipenak elkarbanatu ditzaten eta ikasleek, ekintzaile izateko behar diren gaitasun eta ezagutzen inguruan hausnartu dezaten.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia