Urolanekin Sarea Urola Erdian zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak laneratze eta gizarteratzea helburua duen proiektua da. Eskualdeko laneratze eta gizarteratzeko eragileen arteko eragileen sarea sortu, bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonei, laneratzeko ibilbide eta zerbitzu eraginkorrak eskaintzeko elkarlana eta koordinazioa sustatuz.
Proiektuaren helburuetako bat eskualdean arlo sozialean eta enpleguan lanean ari diren eragile guztiek besteen berri izatea eta eskeintzen dituzten zerbitzuak ezagutzea eta koordinatzea da, erabiltzaileei ahalik eta erantzun eta zerbitzurik egokiena emateko.
Helburu hau lortzeko Urola Erdiko Laneratze eta Gizarteratzeko Eragileen mapa sortu da. Eragileentzako eta erabiltzaileentzako erreminta bat izatea nahi da. Eragileek ahalik eta zerbitzurik egokiena emateko eta erabiltzaileek eskualdean eskuragarri dauden zerbitzu desberdinak ezagutzeko.
Proiektua Gizpuzkoako Foru Aldundiagatik izan da finantziatua, ElkarEkin ( 2020-21) programaren baitan.