Urolanprest web orriaren jarraipen bilera egin dute eskualdeko udalek eta eragileek

2017-07-14

2016ko urriaren 20an martxan jarri zen Urolanprest web orriaren jarraipen bilera egin dute eskualetako udalek eta eragileek. Otsailean egin zen lehen bilera eta gaur, hilak 14, egin da bigarrena. Langabeziari begirada bat egin diote, bai eta Urolanpresten datuak elkarbanatu ere. Honako hauek izan dira bilerara gerturatu direnak: Boziko Imanol Iribar, Azkoitiko Gazte Bulegoko Esther Sudupe, Azpeitiko Bulegoko Oihana, Iraurgi Berritzeneko Enplegu Zentroko Maialen Ituarte, Azpeitiko Lanbideko Arantxa Azpiazu, Sartu Bategineko Marta Senz, Urola Lanbide Heziketako Eduardo Sudupe, Urolaldeko Goretti Segurola, Azeitiko Udaleko Leire Goenaga, Azkoitiko Udaleko Ana Azkoitia, Zestoako Udaleko Josetxo Mendizabal, Errezilgo Udaleko Sebero, Cepa Urola Kostako Joxelu Sansebastian eta Gureakeko Amaia Azpiazu.

Iraurgi Berritzeneko Itziar Abarisketa koordinatzaileak jakinarazi duenez, Urolanprest-en daturik onena maiatzean izan dira: Guztira 3177 sesio izan ditu (urtarrilean 2508 izan zituen). Eragileek eta udal ordezkariek web orriaren, sare sozialen eta buletinen inguruko iritzia eman dute, eta hainbat gomendio ere eman dizkiete web orria aurrera daramaten teknikariei.

Irailera begira zer ikastaro antolatuko diren eta zer ikastaro egitea aurreikustea duten azaldu dute eskualdeko eragileek. Besteak beste, mendekotasun egoeraren, administraritzaren eta arotzgintzaren alorreko ikastaroak aipatu dira.

Amaitzeko, aurreikusita ez dauden eta interesgarriak izan daitezkeen ikastaroen inguruan aritu dira bilerara gerturatu direnak. Azaldu dutenez, interesgarria izango litzateke ostalaritzaren alorreko interesgarriak antolatzea.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia