2016ko urriaren 20an martxan jarri zen Urolanprest web orriaren, gaur eguneko langabetuei zuzendutako formakuntza eta enplegu eskaintzaren jarraipen bilera egin zuten joan den ostiralean, hilak 14, eskualdeko udalek eta eragileek bertan parte hartu zutelarik.
Otsailean egin zen lehen bilera eta ostiralekoa bigarrena izan zen. Urolanpresten balorazio positiboa jaso zen enplegu eta formakuntzaren erreferentziko erraminta bezala, bere helburua betez. Iraurgi Berritzeneko proiektuen koordinatzailea den Itziar Abarisketak beste hainbat konturen artean jakinarazi zuenez, Urolanprest-en daturik onena maiatzean izan ziren: Guztira 3177 sesio izan zituen web orriak (urtarrilean 2508 izan zituen) eta hilabetero 1500 bisitari izaten ari da batazbeste. Eskualdeko eragileek eta udal ordezkariek web orriaren, sare sozialen eta buletinen inguruko iritzia eman zuten, eta web orria aurrera daramaten teknikariei hainbat gomendio ere eman zizkieten.
Langabeziari begirada bat eman zioten, azken hilabeteetan izaten ari den bilakaera positiboa (%9,6%) nabarmendu zuen Abarisketak, eta gaur egungo langabetuen profila honakoa dela azaldu zuen: 10etik 7ek derrigorrezko ikasketak arte dituzte; horietatik %45ak 45 urte baino gehiago dituzte eta beti emakumezkoen tasa altuagoa da.
Eragileen gune horretan eskualdeko langabetuen formakuntza koordinatzea lehenetsi zenez, eragile desberdinek datozen hilabeteetan langabetuentzat eskainiko dituzten ikastaroak elkarbanatu zituzten. Irailera begira zer ikastaro antolatuko diren eta zer ikastaro egitea aurreikustea duten azaldu zuten. Besteak beste, soldadura, mendekotasun egoeraren, mekanika, administraritzaren eta zurgintzaren alorreko ikastaroak aipatu ziren.
Itziar Abarisketak eskualdeko enpresa industrialetan egindako enplegu aztarnategiko ondorioak azaldu zituen datozen urteetan eskatuko diren profil profesionalen berri emanez (batez ere Lanbide heziketa eta ingeniaritza profilak), eta langabetuen profilak profil horretara bideratzeko aukerak aztertu zituzten.
Horrez gain, aurreikusita ez dauden eta interesgarriak izan daitezkeen ikastaroen inguruan aritu ziren bilerara gerturatu zirenak. Azaldu zutenez, interesgarria izango litzateke eskualdean zehar ostalaritzaren alorreko ikastaroak antolatzea, besteak beste.
Iraurgi Berritzeneko zuzendaria den Begoña Beobidek langabetuei zuzendutako ekintza koordinatuak elkarlanean antolatzea garrantzitsua dela azaldu zuen, eta enplegu eta formakuntza eragileen mahaiak eskualde mailan duen garrantzia azpimarratu zuen.
Honako hauek izan ziren bilerara gerturatu direnak: Boziko Imanol Iribar, Azkoitiko Gazte Bulegoko Esther Sudupe, Azpeitiko Bulegoko Oihana Sudupe Iraurgi Berritzeneko Enplegu Zentroko Maialen Ituarte, Azpeitiko Gazte Bulegoko Lanbideko Arantxa Azpiazu, Sartu Bategineko Marta Senz, Urola Lanbide Heziketako Eduardo Sudupe, Urolaldeko Goretti Segurola, Azpeitiko Udaleko Leire Goenaga, Azkoitiko Udaleko Ana Azkoitia, Zestoako Josetxo Mendizabal alkatea eta Errezilgo Sebero Agirretxe alkatea.