Whatsapp Business; erakuslehioa salmentari

2022-05-09

KLINK egitasmoaren baitan eta urteko lehen sehilekoarekin jarraituz, maiatzeko formakuntza izan genuen ostiralean Basazabalen, Whatsapp Business hain zuzen ere. Formakuntza, ekintzaile eta merkatariei zuzendua egon zen eta 16 establezimendu animatu ziren parte hartzera.

Whatsapp Business erremintak, salmentarako erakuslehio berri bat izateko aukera ematen die eta modu oso eraginkorrean bezeroarengara gerturatzeko modua. Mugitzen garen informazioaren mundu honetan, eta mugikorra erabiliz oinarri, establezimendu bakoitzaren eskaintza edo katalogoa erakusteko eta mezu bidez bezeroarekin aritzeko aukera ematen du.

Ekintza hau Ekintzailetza Arkoko KLINK Bide egitasmoaren baitan kokatzen da, helburua, eskualdeko ekintzaileen ibilibidean bidelagun izatea delarik, beharrezko diren baliabideak beren eskura jarriz.

Urteko lehen sehilekoa osatzeko, ekainaren 3an beste formakuntza bat izango da, oraingoan Instagram Shopping, honek ere beste erakuslehio bat irekitzeko aukera erraztuko die ekintzaile eta merkatariei.

Pertsona hauek gonbidatuta daude bertan parte hartzera!! Ekainak 3, eguerdiko 14:30tatik 16:30tara, Basazabal jauregian (Azpeitia).

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia