Eskualdeko emakumeei zuzendutako Bidelan programaren 6. Edizioa

2021-10-29

Iraurgi Berritzeneko Enplegua Arlotik, Urriaren 25tik 29ra Bidelan programaren 6. edizioa garatu da. Bertan Urola Erdiko Eskualdeko 9 emakumek hartu dute parte. Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egin dira partaide bakoitzak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko.

Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izan dira bertan:

  • Lehen sektoretik Olatz Lacomba (Urkome)
  • Industria sektoretik Mikel Santillan (Manufacturas Marpe)
  • Ekintzailetzatik Ione Eizaguirre (Iraurgi Berritzen)
  • Menpekotasun eta 3. adinetik Irati eta Jone (Mugat)

Partaideek oso balorazio positiboa egin dute ikastaroaz eta bisitez, oso informazio baliagarria jaso baitute lan bakoitzean eskatzen den profil motari buruz. Programa honen helburua pertsonak lanerako edo prestakuntza bat jasotzeko motibatzea izan da eta momentuz parte-hartzaile batzuek mendekotasuna duten pertsonentzako arreta soziosanitarioaren ziurtagirian prestatzeko interesa agertu dute, eta beste batzuek, berriz, industria-sektorean bilaketa egiten hasteko interesa.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia