Amaitu berri da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ElkarEkin Estrategiaren markoan diruz lagundutakoa izan den “Urola Erdian ElkarEkin Eraginez-UE3” proiektua. Proiektu honen helburua, gaur egun eskualdean arrisku eta gizarte bazterkeria egoerak bizi dituzten pertsona helduentzat, zerbitzu sare integratua osatu eta gizarteratze-laneratzeko prestakuntza eta enplegu prozesu berriak eta eraginkorrak garatzea izan da, inklusio eragileen lankidetzaren bidez. Proiektuaren atal bati amaiera eman zaion arren, epe luzeko estrategia bati erantzuten duenez, abian jarritako oinarriei jarraipena emango zaie IB-ren eskutik.
Lortu diren emaitzak besteak beste honakoak izan dira:
1. Urola Erdian bazterkeria edo arrisku egoeran dauden 41 pertsona konkretuen enplegagarritasuna hobetzeko balio izan duen prestakuntza ibilbide integratua pilotoa exekutatu da, hiru ikastaro berrien bitartez:
- Oinarrizko Gaitasunen ikastaroa. (Sartu) 2. Mailako zihurtagirien sarbidea.
- “Mendekotasuna duten pertsonei gizarte-erakundeetan arreta soziosanitarioa” 2. Mailako profesionaltasun-zihurtagiria.( Azpeitiko Udala).
- “Elektrodo estali bidezko arku elektrikozko soldadura” profesionaltasun zihurtagiria. 2. Mailako profesionaltasun-zihurtagiria (Izarraitz Lanbide Heziketa).
2. Inklusio soziolaborala sustatzeko zerbitzu sare integratua garatzeko oinarriak bermatu eta aurrerapauso nabariak eman dira: eskualdeko gizarte eta laneratzeko eragileen arteko elkarlan sarea kudeatu eta artikulatu da, adostutako inklusio proiektuen ekintza plan bat garatuz. Plan honen baitan landu diren egitasmo desberdinen artean aipatzekoak dira:
- Eskualdeko gizarteratze eta laneratzeko eragileen baliabideen mapa.
- Enpresen partehartzea enplegu inklusiboan.
- OInarrizko formakuntza eta alfabetizazioa.
Proiektu honek aukera paregabea eskaini du, gizarte eta lan arloko inklusiorako den UrolanEkin Sarea (udal gizarte zerbitzuak, enplegua, enpresak , gizarte eragileak eta hezkuntza zentroak) aktibatu eta antolatzen laguntzeko eta inklusio soziolaboral prozesuak hobetzeko oinarriak jartzeko, zaurgarritasun egoeran eta gizarte bazterketako arriskuan dauden pertsonen alde. Ildo honetan, egitasmo hau ere IBek sustatzen duen gobernantza ereduaren baitan kokatzen da.
Partehartzaileak: