Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko martxan den proiektuaren balorazio positiboa egin du eragileen batzordeak

2023-03-17

IBek sustatutako UrolanEkin elkarlan dinamikari jarraipena emanez, Martxoak 17an ospatu da Azkoitian, eskualdeko laneratze eta gizarteratze eragileen ordezkarien batzordearen bilera, elkarren artean adostutako ekintza planaren baitan, garatzen ari diren bost proiektuen egoera konpartitu, eta aurrera begira emango diren pausoak adosteko.

Bertan azaldu dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko ElkarEkin Programan baitan, abian diren eskualdeko proiektuaren lan lerroak, laneratzeko – prestakuntza ibilbideak, enpresekin sustatutako egitasmoak eta bide batez aurreikusten diren hurrengo ekintzak:

  • Orain arte abian jarritako laneratze-gizarteratzeko prestakuntza ibilbide integratuak proiektuaren baitan eskualdean 52 pertsona partehartzen ari dira 5 ikastaroetan -oinarrizko konpetetentzien ikastaroen 4 ikastaro eta Eraikuntza alorreko prestakuntza tailerrean-. Ildo honetan IBtik eskualdeko 25 enpresa desberdinekin bitartekaritza jarduera abian jarri dira, ikasle hauen laneratzea sustatzeko.
  • Maiatzetik aurrera, bi ikastaro berriri emango zaio hasiera, Arreta-Mendekotasunaren eremuan 15 partehartzailerekin eta Soldaduraren eremuan 12 ikaslerekin.
  • Irailetik aurrera berriz sei ikastaro berri gehiago jarriko dira abian, oinarrizko konpetentzia eta teknikoen ikastaroak eskualdean zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak laneratzeko helburuarekin.

Eragile partehartzaileak: Lanbide, Azkoitia eta Azpeitiko Udal ordezkariak, eta Gizarte Zerbitzuen Sailak, Zabaltzen Sartu, Izarraitz Lanbide Heziketa.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia