Zestoa, eta oro har, Urola Erdiko enpresak Iraurgi Berritzen Agentziaren markoan lanean

2018-07-13

Pasa den ostegunean, Uztailak 12, elkartu ziren Zestoako Bainuetxean Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntzarako agentziaren markoan, Zestoako eta oro har, Urola Erdiko Enpresa sarea osatzen duten 20 enpresa ordezkari inguru.

Ekitaldeiaren helburuen artean Zestoako enpresen artean Iraurgi Berritzenek bailarako enpresekin duen erlazio harreman eredua barneratzea, erlazio eredu honen ondorioz azken urteetan enpresen behar konkretuetatik sortu diren proiektu iniziatiba desberdinak ezagutaraztea (sareko enpresen eskutik), erlazio eredu honen inguruko balorazio bat egin eta dinamika desberdinetan sartzeko lan ildo posibleak antzematea izan da.

Urteetan agentziaren markoan lanean ari diren KIMU BAT, TECNICUR, DOMUSA eta ALBERDI MEKANIZATUAK-en esperientziak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten.

Bi urte bete berri dira Zestoako Udala Iraurgi Berritzen-en dinamikara batu zela eta bide batez, Zestoako herriko eragile eta biztanleei bere baitan lantzen diren proiektu eta zerbitzuetaz baliatzeko aukera eman zaiela. Zestoako lehiakortasun ekonomikoa bultzatu eta sustatzea helburu izanik, marko honetan aurrerapausoak ematen joatea bilatzen du enpresen arteko elkarretaratze honek. Hain zuzen, lan bileraren bigarren zatian lan dinamika baten bitartez, protagonismo guztia eman zitzaien enpresei, agentziarekiko erlazio ereduaren inguruko balorazio partekatu bat egin eta aurrera begira lanean jarraitzeko aukera emango duten lan ildoak identifikatu zituztelarik bertan.

Berataratutakoen artean jasotako balorazioak oso positiboak izan ziren, zenbait ondorio ateratzeko baliagarria izan zelarik. Besteak beste, inguruko empresa ehunaren arteko erlazioak estutzeko sareak ematen duen aukera ikustea, konfiantzazko harremanak indartzea eta elkarren artean esperientzia desberdinak partekatzearen garrantzia ere goraipatu zen. Behar konkretuen arabera eskualdeko agentziarekin gertutik lana egiteko testuinguruak ematen duen aukera ere balorean jarri zuten bertaratutako enpresek.

Aurrera begira elkarrekin lanean jarraitzeko konpromezua lehenetsi zen gerturatutako enpresen artean, bakoitzaren errealitatetik, gertutasunetik lanerako aukera konkretuak ikuskatzen joatea izango delarik erronka.

{myFlickr}photoset_id=72157698552654244{/myFlickr}

 

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia