“ZIMAT Urola Erdian” proiektu lan taldea martxan

2024-10-17
Hezkuntza ZIMAT

Eskualdeko 5 ikastetxeetako ordezkariak osatzen duten lan taldeak, ikasturtera begirako ekintzak planifikatu eta hobekuntzak adosten joateko bideak jorratu ditu.

Proiektua, 2017/2018 ikasturteaz geroztik dago abian, eskualdeko DBH eta Batxiler mailako ikasleengana bideratzen da eta proiektu ezberdinen garapenaren bidez, Zientzia eta Teknologia gaitasunetan trebatzea nahiz bizipenak sustatzea du xede, ikasleak beraien ikasketa prozesuaren protagonista eginez. Proiektu hauen garapenean erabiltzen den ikasketa metodoa, metodo zientifikoa edo arazoaetan oinarritutako metodoa izan ohi da.

Era berean, eskualdeko irakasleei bestelako metodologiak aplikatu eta garatzeko laguntza eskaini nahi zaie.

2024-25 ikasturtera begira, hainbat mugarri adostu dira lan taldean. Besteak beste, esperientzien elkartrukera bideratutako saioak, ZIMAT arloko profesionalekin harremanak edota ikasturtean zehar landutako proiektuak sozializatzeko “Urola Erdiko Zientzia eta Teknologogia Azoka”-ren antolaketa.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia