Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Guztiok Mugituz saria eman zion atzo Ziztu elkarteari. Sari banaketa Donostian izan zen, eta bertan izan zen Begoña Beobide Iraurgi Berritzeneko zuzendaria.
Guztiok Mugituz Sariaren zortzigarren edizioa da atzo ospatutakoa, eta bere jardueraren bidez mugikortasuna eskubide irisgarri eta unibertsala izan dadin laguntzen duten pertsona eta kolektiboen lana saritzen du.
Azahara Dominguez diputatuak elkarteek egindako lan “altruista eta desinteresatua” aitortu zuen, “Gipuzkoako ehunka ikaslek Bizkaiko unibertsitate-campusetan modu iraunkorrean sartzeko aukera izan dezaten, goi-mailako ikasketak egiteko eskubidea bermatuz”. Ziztuz gain, Donostia-Leioa elkartea ere saritua izan zen.
Saritutako elkarteen ordezkariek oso esker onez jaso zuten saria. Zizturen izenean, Ainhoa Alonsok gazteek unibertsitateetara herrietatik iristea erraztuko duen mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egiten dutela Ziztun adierazi zuen, bere hitzetan, landa-eremuen eta hirien arteko garraio-sistema eraginkorra funtsezkoa bait da eremu horiek garatzeko eta haien etorkizuna bermatzeko. Ziztu taldeko kideek Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Zumaia eta Mendaroko udalez gain, Iraurgi Berritzenen lan bikaina aitortu nahi izan zuten ekimen honek aurrera egin dezan baliabideak eta laguntzak beraien esku jarri dituztelako eta horrela jarraitzen dutelako.