Iraurgi Berritzenek 2018an Urola Erdiko enpresetan proiektuak garatzeko finantziazioa lortu du GFAtik

2017-12-20

Iraurgi Berritzen -Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako udalek bultzaturiko Sustapen Sozioekonomiko eta Berrikuntzarako erakundeak-

eskualdeko enpresei beraien lehiakortasunean eta berrikuntzan laguntzeko proiektu berriak garatzeko finantziazioa lortu du,

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuko Programa desberdinetan aurkeztutako proiektu guztiak onartu dizkiotelarik.
Horrela Iraurgi Berritzenek, 2018an besteak beste enpresei zuzenduriko honako lau lan lerroak izango dira garatuko direnak:

  1. Hornitu III Proiektua: Urola Erdiko Enpresa Gunea -enpresa elkarlan sarea- garatu, eta zabaltzea da, enpresen behar amankomunen arabera proiektu egokituak garatzeko eskualde bertan. Horrela, enpresen arteko elkarlana sustatuko da, heuren gaitasun behar berrien formakuntzarako sensibilizazio eta prestakuntza egitasmoak abian jarriz, (enpresen eraldaketa, dibersifikazioa, eta prozesu produktiboen hobekuntzarako ) eta balio erantsiko proiektu berritzaileak bultzatuko dira elkarlanean (injenieritza zerbitzu konpartituak, enpresa txikien taldeak etab..).
  2. Ureraldatuz II Proiektua: Urola Erdiko enpresetan antolakuntza eta kudeaketa ereduen eraldaketa sustatzea da helburu nagusia: pertsonen partaidetza sustatzea, estrategian eta antolakuntzan laguntzea, enpresako arlo guztien kudeaketa hobetzea, kokudeaketa, eta jardueraren jarraitasuna eta transmisioa bideratzeko beharrezko diren egitasmoak abian jartzea.
  3. Ur3dTzen II Proiektua. lurraldeko balio kateak kontuan izanik, bertan oinarritutako aukerak garatu eta aktibitate berriak sortzeko bideak bultzatu, enpresen interesen arabera, beraien eraldaketa eta dibersifikazioa bideratzen laguntzeko. Proiektuaren bitartez, berrikuntza teknologikoko proiektu pilotoak inplantatuko dira enpresetan: material berriak baloratu lehengai bezala, enpresen 3D Imprimagailuen aplikazioa baloratu fabrikazio prozesuetan etab..
  4. Industria 4.0 Urola Erdian : Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta gainerako eskualdeekin elkarlanean, ETEen lehiakortasuna hobetzekoa asmoa du proiektu honek. Industria 4.0 egitasmo honen baitan, bailarako 47 enpresa elkarrizketatuko dira, teknologia eta Industria 4.0 ikuspegitik ze egoeratan aurkitzen diren, horren arabera programa eta laguntzak bideratuko dira.

Proiektu guzti hauek Urola Erdiko enpresetan garatzeko, Iraurgi Berritzenek, 130.379€ko diru laguntza jasoko du Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomia Sustapenerako Zuzendaritzetatik.

Proiektu hauez gain, Iraurgi Berritzeneko enpresa arlotik bestelako zerbitzuak eskaintzen jarraituko da datorren urtean: enpresentzat neurrirako formakuntza, diru laguntza bitartekaritza eta enplegu lan eskeintzen kudeaketa besteak beste.

Iraurgi Berritzenen enpresa arloak 2018rako, duen helburu estrategikoa hain zuzen, eskualdeko enpresen lehiakortasuna, garapena, eta eraldaketa sustatzea da, enpresen beharren arabera proiektuak garatuz.

Proiektu hauetan parte hartu edo informazio gehiago nahi izan ezkero jarri gurekin harremanetan: (Azpeitian 943 02 60 69) / (Azkoitian 943 85 11 00)

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia