5 ikastetxeetako 400 ikasleek eskualdeko sektore desberdinetako 27 eragile bisitatu dituzte

2024-05-02
Gerolan

Iraurgi Berritzenen Hezkuntza arloan kokatzen den Gerolan proiektuak, eskualdeko gazteen orientazio akademikoa indartzea du xede, inguruko sektore ezberdinetako profesionalekin hartu-emana sortuz.

400 ikasle inguruk hartu dute parte prozesuan, hainbat fase landu direlarik bertan:

  • 25 banakako orientazio hausnarketa saio ikasgeletan gazteekin.
  • Ikasleen ikasketa interes zehatzak identifikatu, hauek aztertu eta interes talde desberdinen arabera, eragileekin lantzeko interakzio aukerak identifikatu eta diseinatu dira.
  • Interes hauen arabera 27 bisita antolatu dira eskualdeko eragileetara.

Bisita hauetan eskualdeko sektore ezberdinetako 27 eragilek eta 70 profesionalek hartu dute parte. Ikasleek beraien zalantzak argitzeko aukera izan dute profesionalen bizipen pertsonal zein lan munduko egitekoen inguruan jarriz fokoa.

Honek, etorkizuneko ikasketak aukeratze prozesurako informazio baliagarria eskuragarri jarri die gazteei.

Eskualde ikuspegitik talentuaren erronkari berau osatzen dugun eragile guztiok elkarrekin erantzuten joatea klabea izango da. Proiektu honek, bertako gazteek, interes zehatzen arabera bertako errealitatea ezagutzeko aukera ematen die, orientazio prozesua indartzeko baliabide bat gehiago bezala, ondoren bakoitzak hartuko duen erabakitik haratago.

Marko honetan, oso positiboa da enpresa, eragile, ikastetxe, ikasle zein irakasleek egiten duten balorazioa, aurrera begira harreman hauek sendotzen jarraitzeko konpromezua tinkoa delarik.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia