Digitalizazioa lehiakortasun-palanka gisa

2021-01-28

2021erako ezarritako erronkei erantzunez, Iraurgi Berritzen-ek eskualdeko enpresei Eraldaketa Digitalaren prozesuan laguntzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Horretarako, iaz hainbat lan-saio egin ziren eraldaketa horrekin lotutako teknologia batzuk ezagutarazteko eta enpresa batzuek proiektu jakin batzuk garatzeko. Lan-ildo horri jarraitzen, aurten digitalizazioa eta estrategia landuko dituzten lau lantalde (Focus Group) sortzea bultzatu da, honako alderdi hauetan oinarrituta:

  1. PROZESUEN DIGITALIZAZIOA: enpresako barne-prozesuak digitalizatzea.
  2. PRODUKTUEN DIGITALIZAZIOA – NEGOZIO EREDU DIGITALA: digitalizazioaren bidez negozio-aukera berriak identifikatzea eta ebaluatzea. Negozio-eredu digital berriak definitzea. Zure bezeroentzako produktu/zerbitzu digital berriak diseinatzea.
  3. ESTRATEGIA – PLAN ESTRATEGIKOA: plan estrategiko berri bat diseinatzea, egungo plana birplanteatzea, lankidetzaren egoerari erantzuteko.
  4. ESTRATEGIA – PRODUKTU/ZERBITZUA: negozio-ereduan berrikuntzarako estrategia definitzea. Zerbitizazioa. Produktua edo zerbitzua berritzeko estrategia definitzea.

Digitalentu eta OPE Consultores-en laguntzarekin Urtarrillak 27an online egindako bi jardunaldietan, eskualdeko 14 enpresak parte hartu dute, hainbat tamaina eta sektoretakoak, eta honako ildo hauetan lan egiteko aukera emango diete: bezeroari bideratutako balioa, ekoizpen-prozesuak hobetzeko digitalizazioa, datuari balioa emateko beharra, Kritikoa denaren eta Lehentasunezkoa denaren arteko bereizketa, etab…

  • Aldaketa eta eraldaketa: errealitate horrekin batera bizi behar da, eta mota guztietako enpresek eta neurriek landu ditzakete.
  • Estrategia eta antolamendua, sistema bizia, konektatua eta egokitzeko fasean dagoena izan behar da.
  • Ustiatzea eta esploratzea, metodoarekin, orekarekin eta fokuarekin, “Esentziaren” gainean eraikiz.
  • Balioa eta bezeroa, hazkunde jasangarriaren, orientatuaren eta egiazkoaren zutabeak izanik.
  • Denbora da aliaturik handiena edo lehiakiderik txarrena, erreakzionatzeko dugun gaitasunaren arabera.
  • Eraldaketa digitalerako oztoporik handiena baliabide-falta da, batez ere baliabide pertsonalak.
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia