IKT Arduradunen Lan Taldeak zibersegurtasun arloko praktika onak elkartrukatu ditu

2022-07-14

ZIUR – Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa- rekin lankidetzan zibersegurtasun industrialaren inguruan adostutako lan saioen plangintzarekin jarraituz, aurtengo laugarren jardunaldia ospatu da, Uztailak 14 ostegunean, Azpeitiko Basazabal jauregian. Bertan bildu dira, eskualdeko hainbat industria enpresako Informazio eta Komunikazio teknologien (IKT) arduradunak.

Lan saioak, “Enpresan zibersegurtasuna bermatzeko praktika onen dekalogoa” izenburupean eta ZIUR- eko adituen eskutik, enpresa barnean zibersegurtasuna bermatzeko kontuan izan behar diren gakoak izan ditu hizpide. Lan saioan, bertaratu diren enpresetako ordezkariek gakoen inguruan eztabaidatu eta beren esperientziak nahiz ohiko arazoak partekatu dituzte.

Lan saioaren amaieran, Irailetik aurrera IKT Arduradunen lan taldeak landuko dituen gaiak identifikatu eta lehenesteko lan dinamika ospatu da. Lan dinamikan, besteak beste, zibersegurtasun gaiei jarraipena emateaz gain,digitalizazio arloko hainbat gako lantzeko beharra ondorioztatu da.Lan saio hauek bi helburu nagusi dituzte. Batetik, zibersegurtasun arloan dauden azken joera teknologikoen berri eman nahi da, eta bestetik, berriz, eskualdeko industria enpresak arlo honetan garatzen ari diren ezagutza, proiektu nahiz praktika onak partekatu nahi dira.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia