UE ElkarEkin IV. Topaketa: inklusioa eta laneratzea hizpide Urola Erdian

2026-11-02
Enplegua

Urriaren 30ean ospatu da Azpeitian UE ElkarEkin IV. Topaketa, Urola Erdian pertsonen inklusioa eta laneratzea sustatzeko helburuz antolatutako jardunaldia. Topaketan erakunde publiko, gizarte-erakunde eta enpresetako 40 ordezkarik parte hartu dute, proiektuaren ikuspegi orokorra, lortutako emaitzak eta erronkei buruz hausnartzeko. 

Jardunaldiari ongietorria eman diote Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak eta Iraurgi Berritzeneko lehendakariak eta Begoña Beobide Iraurgi Berritzeneko zuzendariak. Topaketaren aurkezpena eta dinamizazioa, berriz, Itziar Abarisketa, Iraurgi Berritzeneko Enpresa eta Enplegu Koordinatzailearen eskutik egin da. 

Lehen mahai-inguruan, ElkarEKIN Estrategiaren baitan pertsonen inklusioa eta laneratzea sustatzeko egiten ari den lana izan da hizpide. Bertan parte hartu dute Koldo Peciña, -Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen Zuzendaria-, Fernando Consuegra ElkarEKIN Lanean Idazkaritza Teknikoaren arduraduna-, eta Marta Senz Zabaltzen Sartuko Koordinatzaileak, Gipuzkoan inklusioaren alde garatzen ari diren ekimenak partekatuz. 

Ondoren, UE ElkarEkin 2025-2026 proiektuaren emaitza nagusiak aurkeztu dira. Saio horretan, proiektuaren garapenaren laburpena egiteaz gain, eskualdeko enpresei egindako galdeketaren emaitzak aurkeztu dira, enpresen eta inklusioaren arteko harremanari buruzko ondorio nagusiak azalduz. Proiektuari esker, eskualdeko 99 pertsonak 7 prestakuntza ibilbide desberdinetan partehartu dute. Hauetatik 37 pertsonek enpresetan praktikak lortu dituzte eta 52 pertsona laneratu dira .  

Jardunaldiaren bigarren zatian, proiektuan partehartu duten hiru enpresetako ordezkariekin elkarrizketa ospatu da: DOMUSA Teknik (María Dominguez), BURNIKER (Alexandra Pausenyuk) eta Manufacturas MARPE, (Mikel Santillán) esperientziak ezagutu dira, laneratze inklusiboaren inguruko erronkak eta aukerak partekatuz. 

Topaketa Ana Azkoitiak, Azkoitiko Alkatea eta IBko Lehendakariordeak, itxi du, lankidetzaren garrantzia azpimarratuz eta eskualde inklusiboago baten aldeko konpromisoa berretsiz. Partehartzeileen aldetik oso balorazio positiboak jaso dira.  

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia