IB Sareko Pertsona Arduradunen Lan Taldea “Konpetentzien kudeaketa”-n dituzten esperientziak partekatu eta elkarrekiko konfiantza harremanak sendotzen

2022-07-14

Gaur, Uztailak 13, eskualdeko enpresetako Pertsonen Arduradunen Lan Taldea bildu da Azkoitiko Intsausti Jauregian. Bertan, DOMUSA-k konpetentzien kudeaketa ikuspegitik duen esperientzia gertutik ezagutzeko aukera izan dute guztiek, SIDENOR-ek prozesuaren sistematikarako dituen erraminta desberdinekin batera.

Ondoren hausnarketa eta eztabaidarako dinamika landu da OPE-ren eskutik. Bertan, aurrez jasotako esperientzien, eta bakoitzak izan ditzakeen erronka eta zailtasunen inguruan eztabaidatu eta zalantzak elkarbanatzeko aukera ere izan dute.

Landutako gaiaren orokortasuna ikusita, aurrera begirako lan dinamiketan “Pertsonen kudeaketa eredu berrien” inguruko eztabaidan sakontzen jarraitzea aurreikusten da.

Enpresen aldetik egindako balorazioa positiboa izan da. IB Sareko Enpresa Arloak, behar konkretuen araberako gaien inguruan lanean jarraituko du, espazioak sortzen, elkar hobeto ezagutu, harremanak indartu eta esperientziak partekatzen jarraitzeko.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia