Ekintzaile, autonomo eta enpresa txikiek TicketBAIra egokitutako FakturaBAI programa erabiltzeko formakuntza jaso dute

2022-07-18

FakturaBAI Gipuzkoako Foru Aldundiak TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturak jaulkitzeko, Gipuzkoako pertsona eta erakundeen eskura jarri duen web aplikazioa da.

Ikastaroan web aplikazioaren erabilpena ikusi da eta partehartzaileek modu praktiko batean TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturak nola emititu ikasi dute.

Bigarren saioa izan da aurten gaiaren inguruan antolatu dena, izan ere, pixkanaka enpresek TicketBAIra egokitu beharko dute, Gipuzkoako Foru Aldundiak ezarritako egutegiaren arabera.

Formakuntza, Klink programaren baitan kokatzen da. Programaren helburuetako bat, eskualdeko ekintzaileei beraien jarduera aurrera eramateko baliabidez hornitzea da besteak beste.

Udako geldialdiaren ostean, berriro martxan jarriko dira kapazitazio saio berriak, eta urte bukaera arte hilero ekintzaile zein autonomo eta empresa txikiei zuzenduriko formakuntza tailerrak antolatuko dira. Hauen berri, klink.eus web orrian emango da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia