Zahartzaroaren sektorean ekintzaile izan nahi duzu?

2022-09-01

Adinekoen beharrei erantzungo dien ideia bat baduzu, egun zure negozioaren barne eskaintzen duzun zerbitzu/produktu bat nola egokitu pentsatzen ari bazara silver ekonomiara edo barne-ekintzailetzako proposamen berri bat garatu nahi baduzu, sektore honetan adituak diren profesionalen laguntza jasotzeko aukera daukazu.

Grupo SSI ren eskutik, eta aurrez definitutako ibilbide orri bat jarraituz aukera izango duzu, prestakuntza saio zehatzak eta banakako aholkularitza jasotzeko. Ibilbide honen nondik norakoak ezagutzea nahi baduzu, Irailaren 19an aukera daukazu, Debagoienako Garapen agentzian egingo den aurkezpen saioan parte hartzeko. Bertan, xehetasun osoz, Silver Ekonomia zer den eta nola izango den laguntza prozesua argituko dute.

Ekintzaile gonbidatuta zaude !! Eman izena aurkezpen saioan parte hartzeko !!

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia