Iraurgi Berritzenek, Txekalde Ahokularitzarekin elkarlanean, pasa den ekainean abian jarri zuen UrolEner proiektuari jarraipena emanez, eta uztailean zehar bertan parte hartzen ari diren eskualdeko enpresetara egindako bisiten ostean, gaur, osteguna, irailak 15, lehen jardunaldia izan da Azpeitiko Basazabal jauregian. Gaurko saioan, proiektuan zehar energiaren baitan landuko dituzten hainbat gaietatik lehenengoa, Energia Fotovoltaikoa, izan dute hizpide.
Bertan landu diren gaiak, honakoak izan dira, besteak beste:
- Energia Berriztagarrien testuingurua;
- Arau-esparrua;
- Autokontsumorako instalazioen tipologiak;
- Plaka Fotovoltaikoen instalazioen elementuak;
- Gaur egun dauden diru laguntza ezberdinak;
- Plaka Fotovoltaikoen proiektu eskaintzen azterketak;
- …
Honetaz gain, gainerako zalantza, kontsulta edo eskura dituzten proiektu eskaintzak denen artean eztabaidatu eta aztertzeko aukera ere izan dute.
Proiektu hau, Eskualdeko Energia Mahaiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Sailetik jasotako finantziazioaren bitartez landuko da.