2016-2022 urtean zehar indarraldian egon ondoren, 2023ko lehenengo seihilabetean parte hartu duten ekintzaileei jarraipena eman ostean bukatutzat eman da Lanzituz, lan sozietateak sortuz Europear Programa.
Programak, langabetuen lan munduratzea sustatzea izan du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Eredu honekin, Gizarte ekonomiaren baloreak, kudeaketa demokratikoa eta gardena bultzatzen duen enpresa mota eta pertsonan oinarritutako egitura bultzatu nahi izan da.
Ekimena, Europako gizarte-funtsak finantziatu du eta hasiera batean ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartu dute.
Programak bi ekintza nagusi eman ditu aurrera. Alde batetik, ideia/proiektuak lantzeko ikastaroa eta bestetik, taldean ekiten duten pertsonentzako aholkularitza zerbitzua egitasmoa sortu bitartean eta ondorengo 6 hilabeteetan zehar.
Epealdian zehar, 19 ikastaro antolatu dira, eta 103 pertsonek parte hartu dute. Aholkularitza zerbitzuan bestalde, 81 pertsonek parte hartu dute eta guztira 39 egitasmo desberdin landu dira. Egitasmo horietatik, 24 enpresa bihurtu dira eta 6 ekonomia sozialekoak izan dira.
Programan guztira 184 (ikastaroetan + aholkularitzan) pertsonek hartu dute parte. 106 emakumezkok eta 78 gizonezkok. Horietatik 117 langabetuak izan dira eta programa bukatzean 83 pertsona lan munduratu dira.